Zergatik erabaki genuen aguakateak ekoiztea?

 

Kaixo eta ongi etorri gure blog txiki honetara!

Gu Asier eta Agurtzane gara, eta bai, Euskal Herrian ahuakate ekologikoak ekoiztea bururatu zaigu. Ez da ideia arrunta, badakigu, baina proiektu honen atzean dagoen istorioa kontatzeko gogoz gatoz. Blog hau ez da soilik gure produktuak erakusteko, baizik eta gure bidea, ikaskuntza, huts eta lorpenak partekatzeko espazio bat izatea nahi dugu. Hemen, gure proiektuaren norantzak elkarbanatzeaz bezainbeste, jendearekin harremanak landu nahi ditugu.

 

Nondik gatoz?

Ni neu, Agurtzane Subijana, Getariako Eguzkitza baserrian jaioa naiz. Baserria beraz beti izan dut bizitoki eta jolastoki eta babesleku. Beti naturatik gertu bizi eta sentitu izan naiz. Elikadura osasungarriak eta naturak beti sortu izan dit halako zirrara berezia, horregatik, sortzen eta ekoizten dudan produktu bakoitza errespetuz eta goxotasunez egiteko ahalegin guztia egiten dut. Natura zaintzea gu zaintzea ere badelako.

2022: urtean, Asier nire bikoteak eta biok, baserrian proiektu berri bat hastea erabaki dugu, beste urrats bat emateko helburuz. Ilusio handiz aguakateak landatzea erabaki dugu , 2026.urtean Euskal Herriko aguakatea ekologikoak eskaintzeko. Natura, gure lantoki eta lankide bihurtuz, biok elkarrekin gure sentitzen dugun proiektu hau ekiteko gogoz gatoz. 

 

Zergatik aguakateak?

Eguzkitza baserria ia 27 hektarea dituen baserria da. Betidanik egon gara lehen sektoreari lotuak baina gurasoak ere jubilazio adinera hurbilduta iada zenbait lursail erabili gabe sasi eta sastrakaz beteak zauden. Hauek horrela ikusita zerbait egitea otu zitzaidan baina hasieratik ez nuen jakin izan zein ekoizpen egokitu ote zitekeen gure lursailetara egokien. Mahastiez inguratuta, gure ekoizpena beste zerbait izatea nahi nuen. Horrela bat eta beste begiratu eta irakurtzen, Asturiasko esperientzia batekin egin nuen topo. Bertan, aguakateak ekoizten hasiak zirela eta beraiekin jarri nintzen harremanetan. Andres Ibarra ingeniero agronomoarekin harremanetan jarri eta berak eskaintzen zuen formakuntza egitea erabaki genuen. 

Gure lursailaren kokalekua, ezaugarriak, lur mota,etabar egokiak ote ziren aztertu ostean fruitu honekin aurrera egitea erabaki genuen. 

Aguakatea fruitu berezia da. Gero eta gehiago kontsumitzen da gure inguruan, baina gehienak milaka kilometrotatik datoz. Zergatik ez saiatu bertan ekoizten? Euskal Herriko hegoaldeko mikroklima batzuek aukera hori ematen digute. Ez da erraza izango, baina erronka polita dugu eskuartean.

 

Eskerrik asko irakurtzeagatik!
👉 Jarraitu gure bidea eta partekatu zure iritzia iruzkinetan!

Shopping Cart