Zein ezaugarri behar ditu lursail batek aguakateondoentzat?

Lurra: gure aliaturik onena

Eguzkitza baserria , Getarian hegoalderantz begira, itsasoari bizkar emanez dagoen muino baten gainean kokatzen da. Eguzki ordu ugari dituen tokia da, ipar haize bizitik ere babesean eta hau oso garrantzitsua da aguakate ekoizpenerako. Lur emankor honek aukera paregabea eman digu nekazaritza jasangarri bat garatzeko.

Zein ezaugarri behar ditu lursail batek aguakateondoentzat?

Aguakate ekoizpen baten emaitza, lursail horren kokalekuarekin baldintzatua dago. Ekoizpen baten mugatzaile garrantzitsuenak tenperatura baxuak, haize bolada bortitzak eta lursoruaren egitura astunak izango dira. 

Zeropeko tenperaturak ez ditu batere ondo jasaten fruitondo honek, eta beraz baldintzaile nagusia izango da neguan. Euskal Herrian kostalde inguruan kokatuta baldintza hau betetzea errazagoa da, itsasoaren gertutasuna dela eta. Hala ere, neguan babesteko oihala jartzea gomendatzen da hasierako 2 urtetan. 

Beste aldetik, haizea airearen desplazamendu bat dela kontuan harturik, landareen egoera fenologikoaren arabera, eragina mesedegarria edo kaltegarria izan daiteke. Haize leunak, tenperatura goxoak, onuragarriak dira zuhaitzaren kopa barnean airea berritzeko eta horrela landareen transpirazioa hobetzeko. Aitzitik, haize gogor edota hotzek landareak era desberdinetan kaltetu ditzakete. 

Lurrari dagokionez, lursailaren prestakuntzak bere biziko garrantzia izan dezake fruitondo hauentzat. Buztin askoko tokitan garrantzi berezia izango du lurra prestatzeak ur putzuak ekidin eta beraz itota hil ez daitezen. 

Gure lursaila prestatzeko erronka nagusiena hauxe izan da. Buztin lur dexente duen tokia da eta beraz bere prestakuntzari behar duen denbora eman diegu, honek ere gure hasierako inbertsioa nabari haziz. Baina gerorako arazoak ekiditeko hasieran lan hauei denbora eskaintzea beharrezkoa da guretzat.

Zein ezaugarri behar ditu lursail batek aguakateondoentzat?
Shopping Cart