Bacon aguakateak gure beste barietate nagusietako bat dira, eta Hass aguakateekin batera hazten ditugu Getariako Eguzkitza baserrian.
Haien ezaugarriak:
- Azala leunagoa eta meheagoa dute, berde distiratsu kolorekoa, eta errazago zuritzen dira.
- Hass barietatea baina pieza handiak izan ohi dira normalean.
- Mamia argiagoa eta zapore arinagoa dute, fresko eta samurragoak izanik. Horregatik, oso egokiak dira entsaladarako eta plater arinetarako.
- Gantz gutxiago dute Hass aguakateekin alderatuta, baina bitaminetan eta mineraletan aberatsak dira.
Gure Bacon aguakateek Getariako lur eta klimaren eragina daramate: itsasoaren haizea eta eguzkiaren beroa uztartuz hazten dira, modu jasangarrian zainduta.






