Ingurumenarekiko konpromisoa ez da guretzat jarduera osagarri bat; gure eguneroko lanaren ardatza da. Nekazaritza proiektu bat aurrera eramatean, ezinbestekoa da baliabide naturalak modu arduratsuan erabiltzea eta etorkizunari begira jasangarritasuna bermatzea. Hona hemen ura, lurzorua eta biodibertsitatea babesteko aplikatzen ditugun praktika nagusiak.
Ura: erabilera arduratsua eta kudeaketa eraginkorra
Ura da gure aktiborik eskasenetako bat, eta horregatik kudeaketa zaindua behar du. Ureztaketa-sistema eraginkorrak erabiltzen ditugu, ur-galerak minimizatzen dituztenak eta landare bakoitzaren premiari egokitzen direnak. Lursailaren ezaugarriak kontuan hartuta, ureztaketa automatizatua eta segmentatua aukeratu dugu, landare bakoitzak goteroa du lurrean sartzen duguna, horrela ureztatzea askoz ere zehatzagoa da eta landarearen premiei ere hobeto egokitua.
Lurzorua: bizitasuna eta egitura mantentzea
Lurzorua zaintzea funtsezkoa da landare osasuntsuak eta epe luzeko ekoizpen iraunkorra lortzeko. Horregatik, lanak egiterakoan lurzoruaren egitura ez kaltetzea da helburua. Materia organikoa modu erregularrean gehitzen dugu, lurzoruaren aireztapena eta hezetasunaren atxikipena hobetuz. Belar estalkiak ere erabiltzen ditugu higadura murrizteko, tenperatura orekatzen laguntzeko eta mikrobioen jarduera babesteko. Hortik sortzen den bizitasunak zuzenean eragiten du landareen indarrean eta erresilientzian.
Biodibertsitatea: ekosistema orekatua sortzea
Biodibertsitatea babestea da gure jardunaren beste zutabe nagusietako bat. Landaketaren inguruan bertako espezieak dituzten heskaiak eta landare lerroak mantentzen ditugu, polinizatzaileei eta fauna lagungarriari babesguneak eskainiz. Pestiziden erabilera saihestu eta kudeaketa naturalak lehenesten ditugu, intsektu lagungarriek oreka ekologikoa berreskuratzea ahalbidetuz. Praktika horiei esker, inguruko mikroekosistemak aberats eta osasuntsu mantentzen dira, eta horrek zuzenean laguntzen du gure ekoizpenaren egonkortasunean.
Ondorioa
Ura, lurzorua eta biodibertsitatea zaintzea ez da soilik nekazaritza iraunkorra egitea; erantzukizun soziala eta ekonomikoa ere bada. Gure ikuspegia argia da: gaurko lanak biharko ingurunea baldintzatzen du. Horregatik, gure esku dagoen guztia egiten dugu naturarekiko errespetuan oinarritutako eredua sendotzeko.
