Ondu Aguakateak ez da soilik aguakateak ekoizteko proiektua. Asier eta Agurtzanek elkarrekin hasitako beste bide berri bat da.
Gure esentzia da Eguzkitza baserrian sortu genuen ametsa: lurra eta itsasoa bat egiten duten leku berezian, Getarian, modu jasangarrian eta gertutasunez hazitako fruitu hauek eskaintzea.
gure sustraiak eta baserria.
itsasoari eta gure herriaren nortasuna eta etengabeko mugimenduari lotura.
bi mundu horien arteko lotura.
Jasangarritasuna
Lurra zaindu, modu arduratsuan landatu eta etorkizunari begira lan egin.
Gertutasuna
Baserritik zuzenean, bitartekorik gabe, zuenganaino.
Tokikotasuna
Getariako lur eta itsasoaren nortasuna gure fruituetan islatuta.
Kalitatea
Kantitatea baino gehiago, zaintza eta mimoz hazitako fruta.
Ilusioa
Proiektu gazte bat gara, bihotzez eta pasioz sortua. Gazteok lehen sektorean oraindik etorkizuna dugula sinestu nahi dugu.
Agurtzane, Eguzkitza baserrian jaioa. Lehen sektorerako lotura betidanik bizi izan du etxean. Ekintzailetza maite eta enpresa ikasketak burutu zituen. ARTADIA.eus-ko sortzailea eta orain berriz ere baserrian beste ibilbide bati heltzea erabaki zuen, oraingoan proiektu pertsonal honekin. Asko maite ditu proiektu txikiak, mimoz eta dedikazioz egindako produktuak.
Langile saiatua, produktu bakoitzaren atzean dagoen detaile bakoitza zaintzea du helburu. Bezeroekin harreman zuzena eta landutako tratua izatea asko atsegin du eta beraiek ekoitzitakoak nola estimatzen dituzten ikusteak bere lanari zentzua ematen diola dio.
