GURE ESENTZIA

Lurra, hura lantzen duten pertsonak eta bere oreka naturala
aguakate bakoitzaren esentzia dira.
BENETAKO ZAPOREA / SABOR VERDADERO

Ondu Aguakateak ez da soilik aguakateak ekoizteko proiektua. Asier eta Agurtzanek elkarrekin hasitako beste bide berri bat da.
Gure esentzia da Eguzkitza baserrian sortu genuen ametsa: lurra eta itsasoa bat egiten duten leku berezian, Getarian, modu jasangarrian eta gertutasunez hazitako fruitu hauek eskaintzea.

Logotipoak irudi hori jasotzen du:

Lurra,

gure sustraiak eta baserria.

Getariako sagua,

itsasoari eta gure herriaren nortasuna eta etengabeko mugimenduari lotura. 

Aguakatea,

bi mundu horien arteko lotura.

 

Izate honek gidatzen gaitu egunero: tokikoa lehenestea, natura errespetatzea eta kalitatezko fruituak zuengana zuzenean heltzea.

Gure Balioak

ASIER

  • Jasangarritasuna
    Lurra zaindu, modu arduratsuan landatu eta etorkizunari begira lan egin.

  • Gertutasuna
    Baserritik zuzenean, bitartekorik gabe, zuenganaino.

  • Tokikotasuna
    Getariako lur eta itsasoaren nortasuna gure fruituetan islatuta.

  • Kalitatea
    Kantitatea baino gehiago, zaintza eta mimoz hazitako fruta.

  • Ilusioa
    Proiektu gazte bat gara, bihotzez eta pasioz sortua. Gazteok lehen sektorean oraindik etorkizuna dugula sinestu nahi dugu. 

Nortzuk gara

AGURTZANE

Agurtzane, Eguzkitza baserrian jaioa. Lehen sektorerako lotura betidanik bizi izan du etxean. Ekintzailetza maite eta enpresa ikasketak burutu zituen. ARTADIA.eus-ko sortzailea eta orain berriz ere baserrian beste ibilbide bati heltzea erabaki zuen, oraingoan proiektu pertsonal honekin. Asko maite ditu proiektu txikiak, mimoz eta dedikazioz egindako produktuak. 

Langile saiatua, produktu bakoitzaren atzean dagoen detaile bakoitza zaintzea du helburu. Bezeroekin harreman zuzena eta landutako tratua izatea asko atsegin du eta beraiek ekoitzitakoak nola estimatzen dituzten ikusteak bere lanari zentzua ematen diola dio. 

agurtzane ondu

ondu

NUESTRA SELECCIÓN DE AGUACATES

Descubre una selección de aguacates Hass y agucates Bacon. Deja que su intenso sabor te transporte a un origen único y especial.
PRODUCTOS
ONDU AGUAKATEAK
ONDU Getariako Aguakateak.

ONDU AGUAKATEAK

HARPIDETU GURE BULETINERA

Izena / Abizenak
ONDU AGUAKATEAK
Shopping Cart