GURE LEHEN NEGUA : nola babestu genituen gure landareak Ondun. Aguakateak hotzetik babesteko moduak

ONDU Getariako Aguakateaken, lehen negua berezia izan zen guretzat. Negua iritsi zenean eta izozteen beldur, aguakate landare bakoitza zaintzea erabaki genuen, landaketako lehen urtean ez genuelako arriskurik hartu nahi.

Negu leuna, baina ikaskuntzaz beterikoa

Urte hartan ia ez zuen izoztu. Abenduaren 17a izan zen egunik hotzena, termometroak behera egin zuen egun hori ondo gogoratzen dugu. Hala ere, gure kokapenak —itsasotik oso gertu egoteak— izozteak gutxi izatea dakar, eta horrek egiten du gure  kokalekua egokia aguakatearentzat. Ezin esan inoiz egiten ez duenik baina esan ohi da izozte eta zeropeko 2-3 gradu arrapatuz gero landare asko erreko liratekeela eta momentuan gure baserrian 0-1 arteko minimoak izan ditugu gehienez. 

Manta termikoa: ezinbesteko babesa

Landareak hotzetik babesteko, manta termiko bana jarri genion aguakate bakoitzari. Sistemak onura handiak ditu:

  • Barruko tenperatura 2–3 gradu igotzen du, hotzak sortutako kalteak saihesteko adina.

  • Izoztearen eragin zuzenetik babesten du, hostoak eta puntak erre ez daitezen.

  • Hezetasuna eta egonkortasun termikoa mantentzen laguntzen du gau hotzenetan.

Horri esker, landare guztiak primeran pasa zuten negua.

Kokapen pribilegiatua

Getariako itsasertzeko mikroklimak negu epelak eskaintzen ditu, eta horrek aukera ematen digu aguakatea baldintza naturaletan eta modu jasangarrian lantzeko. Horra hor ONDU Getariako Aguakateak-en indargune nagusietako bat.

GURE LEHEN NEGUA : nola babestu genituen gure landareak Ondun. Aguakateak hotzetik babesteko moduak
Shopping Cart