Hass Aguakatea
Hass da munduan gehien ezagutzen eta kontsumitzen den aguakate barietatea, eta guk ere Getariako Eguzkitza baserrian aukeratu dugun nagusia gure klimari hobekien egokitzen zaiolako.
Bere ezaugarriak:
- Azal lodia eta zimurtua du, fruitua babesten duena eta heltze-prozesuan kolorea aldatzen zaio, berde argitik marroi ilunera.
- Mamia krematsua eta zapore gozo leuna dauka, errezeta askotarako aproposa.
- Nutrizio aldetik oso osasuntsua da: gantz onak, bitaminak eta mineral ugari ditu.
Getariako klimak, lurzoruak eta itsasoaren eraginak ematen diote berezitasuna gure Hass aguakateei. Ez dira ohiko aguakateak, gure lurraren eta denboraz egindako lanaren isla baizik.








