,

Hass aguakatea – 5 kilo-ko kutxa

39,90 

+ 9,90 Shipping

 

5 KILO-KO KUTXA (25–30 unitate inguru)

Aukera ezin hobea familientzat, aguakatea maiz jaten duten bikoteentzat edo etxean fruta beti eskura izan nahi dutenentzat.

Gure aguakateak eskariaren arabera biltzen dira eta zuzenean bidaiatzen dute Getariako gure baserritik zure etxeraino.
Ez dute hotz-kamerarik pasatzen, ez dago bitartekaririk, eta freskotasuna guztiz mantentzen da.

Etxera iristean trinko egongo dira oraindik, zuhaitzetik zuzenean jasotzen direlako.
Egun batzuk beharko dituzte modu naturalean ontzeko, testura krematsua eta benetako zaporea bermatuz.

Egokia da honako hau bilatzen baduzu:

  • Kiloko prezio hobea
  • Aste osorako aguakateak izatea
  • Ontze-maila ezberdinak edukitzea (batzuk lehenago eta besteak geroago kontsumitzeko)

(Laster gure blogean argitaratuko dugu aguakatea etxean nola heldu eta nola gorde azaltzen duen gida praktikoa.)

 

5 KILO-KO KUTXAREN PREZIOA:

39,90 €

 

Kategoriak: ,

Hass Aguakatea

Hass da munduan gehien ezagutzen eta kontsumitzen den aguakate barietatea, eta guk ere Getariako Eguzkitza baserrian aukeratu dugun nagusia gure klimari hobekien egokitzen zaiolako. 

Bere ezaugarriak:

  •  Azal lodia eta zimurtua du, fruitua babesten duena eta heltze-prozesuan kolorea aldatzen zaio,  berde argitik marroi ilunera.
  •  Mamia krematsua eta zapore gozo leuna dauka, errezeta askotarako aproposa.
  • Nutrizio aldetik oso osasuntsua da: gantz onak, bitaminak eta mineral ugari ditu.

Getariako klimak, lurzoruak eta itsasoaren eraginak ematen diote berezitasuna gure Hass aguakateei. Ez dira ohiko aguakateak, gure lurraren eta denboraz egindako lanaren isla baizik.

Shopping Cart